durangaldearrantza
  BESTE ESPEZIE BATZUK
 

LOINA:
Loina (Parachondrostoma miegii) Euskal ibaietan bizi den zipreinidoen familiako arraina da.

loinak normalean jateko dira, gozoak dira baina espina asko dituzte.

loinak zilar kolorea dute, haien aleten zati batzuk horiak direlarik. Aho oso txikia dute horregatik hauek arrapatzeko amu oso txikiak erabili behar dira.



ESKALLUA:
Eskallua (Phoxinus phoxinus) ziprinidoen familiako ibai arrain oso txikia da.

Europa eta asia osoan zabaltzen da 2 gradutako uretatik 20 gradutako uretara. Arrain honek bizkarra marroia izaten du eta tripa zilar-gris kolorekoa. Aletak ere marroiak dira gorputza baino argiagoak. Batzutan aleta puntak gorriak izaten dituzte.

Arraintxo hau amuarrainen presa izaten da gehienetan baina gizakiek ere jaten dute sekulako sareekin oso kantitate handiak harrapatuz, sardinak baziren bezala.




BARBO HANDIA:
Barboa (barbus barbus) ziprinidoen familiako ibai arraina da pisu eta tamaina esanguratsuetara heltzen dena.

Gorputz zilindrikoa du eskama gogorrekin estalitakoa. goitik begiratuta kolore berde-ilun marroi-ilun kolorea du eta azpitik zurixka da. Mustur alde bakoitzean bigote ile bat du, ur zikinetan janaria aurkitzen laguntzen diona.



GOBIOA EDO BARBO TXIKIA
Gobioa (gobio gobio) ziprinidoen familiako arrain txiki bat da, gutxitan 15 cm-ra heltzen dena. Gure ibai eta lakuetan bizi da eta barbo baten antza du, noski, txikia izanda.



ERREKAKO KARRAMARROA
Errekako karramarroa kruztazeo dekapodoen familiako animalia da. Hiru motatako karramarroak aurki ditzakegu:

Señaledun karramarroa ugariena da gure ibaietan eta besteetatik deberdintzen dira haien pintzetan reflektante bezalako distira egiten duten azala dutelako.

Karramarro autoktonoa da beste bat hauek txikiagoak dira señaledunak baino eta kolore berde marroixka izaten dute.

Karramarro gorria edo amerikarra putzuetan eta lakuetan bizi den karramarroa da. Hauek oso kaltegarriak dira ekosistemarrentzat dena hondatzen baitute. txikiak izaten dira eta kolore gorri-gorria izaten dute.



 
  Hoy habia 1 visitantes (1 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis