durangaldearrantza
  AMUARRAIN ARRUNTA
 


Amuarraina salmonidoen familiako arraina da Euskal Herrian ugarian dagoena.

Amuarrain arruntak gorputz lirain eta fusiformea du, ur-lasterretan igeri egitera oso ongi moldatua. Helduak batezbeste 25-40 cm luze izaten dira, baino batzuk 90 cmko luzera izatera iristen dira. Kolorazioa oso aldakorra da. Ibai-amuarrainak (morfo fario) bizkar iluna, marroi, gris edo berdekara, tanta beltz edota gorriz apaindua, eta azpialde zurixka izaten du. Itsasoan egon diren amuarrainak (morfo trutta) zilar-kolorekoak dira.

Amuarrain gazteek intsektuak (Ephemeroptera, Trichoptera, Diptera) jaten dituzte batez ere. Helduak harrapariak dira eta irensteko gauza diren edozer jan dezakete: intsektuak, barraskiloak, krustazeoak, zizareak, harrak eta ornodun txikiak (amuarrainkumeak barne).

Amuarrain arruntak bi-hiru urte beteta hasten dira umatzen. Ugaltze-garaiak azaro hasieratik otsaila arte irauten du. Lehenik, amuarrainak ibai eta erreketan gora abiatzen dira, errunleku egokiren bila. Errun ahal izateko uraren tenperatura 5 eta 12 °C artekoa izan behar da. Errunlekuan emeak, buztana astinduz, zulo bat egingo du ibaiaren zolan eta arrautzak askatuko ditu. Gero arrak hazia isuriko du arrautzen gainera. Azkenik emeak, berriz ere buztana inarrosiz, arrautzak legarrez estaliko ditu. Emeak, pisatzen duen kilo bakoitzeko, 1.500-4.000 arrautza errun ditzake. Umeak 45-60 egunen buruan sortuko dira. Beste 4-6 astez, errunlekuko errekarrien artean babesturik, bitelo-zakuko erreserbetatik elikatuko dira.

 
  Hoy habia 5 visitantes (5 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis