durangaldearrantza
  ARAUDIA
 

Harrapa daitezkeen espezieak:
- Amuarrain arrunta (Salmo trutta)
- Amuarrain ortzadarra (Oncorhynchus mykiss)
- Black-bass (micropterus salmoides)
- Barboa (Barbus graellsi)
- Karpa (Cyprinus carpio)
- Zamo txikia (Carassius auratus)
- Loina (Parachondrostoma miegii)
- Tenka (Tinca tinca)
- Lupina (Dicentrachus labrax)
- Hondarretako korrokoia (Chelon labrosus)
- Platutxa (Platichtys flesus)

Gehienezko kopurua:
- Amuarrainak 3 ale

Gutxienezko neurriak:
- Amuarrain arrunta eta ostadarra 22zm
- Barboa 18zm
- Karpa 18zm
- Tenka 15zm (bizkaian harrapatutako denak hil egin behar dira)
- beste espezie batzuk (ezkailua edo txipa) 8zm

Arrantza tresnak:
- Ibaietako arrainak harrapatzeko baimenduriko tresna bakarra arrantza kanabera da. Arrantzale bakoitzak bi kanabera erebili ahal izango ditu.
- Lagungarritzat salabardoa erabili ahal izango da.

Amuzkiak eta amuak:
- Debekatu egiten da amuzki bezala arrain bizi edo hilak erabiltzea.
- Debekatu egiten da amuzki gisa tokikoak ez diren intsektu edo ornogabeak erabiltzea.
- Debekatu egiten da amuzki bezala "asticot"  deituriko harra nahiz gazta eta haragiz eginiko pastak erabiltzea
- Debekatu egiten da arrantza egin aurretik arrantza lekua amuzkiz betetzea edo "zebatzea"

Arrantza egiteko beharrezko agiriak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko arrantzaraki lizentzia.
- Urteroko tasa ordaindua izatearen egiaztagiria.
- Nortasun agiri nazionala.

Arrain faunaren babesa:
- Baimendutako tamaina baino arrain bat harrapatzerakoan ezin bazaio amua atera pita moztu behar zaio, horrela berak bakarrik botatzeko egun batzuren buruan.
- Uren urbideak edo emariak aldatzea debekatuta dago.
- Ur emaria gutxitzea edota uretako landareak apurtzea debekatuta dago.
- Elektrokutatzeko eta geldiarazteko tresnak debekatuta daude.

Merkaturatzea:
- Debekatu egiten da Euskadin norberak harrapatutako amuarrain arruntak merkaturatzea, era berean debekatu egiten da ibai karramarroak merkaturatzea.

Kalte Ordainak:
- Ibai amuarraina
    - 19zm beherakoak----------------------15,03 euro
    - 19 eta 30zm artekoak-----------------18,03 euro
    - 30 eta 40zm artekoak-----------------24,04
        azken kopuru honi 9,02 gehituko zaio 40zm gora dituen          5 zentimetro  edo zati bakoitzeko.
- Amuarrain ortzadarra--------------------Amuarrain arruntaren %75
- Izokina------------------------------------901,52 euro
- Itsas amuarraina--------------------------90,15 euro
- Lamproia----------------------------------180,30 euro
- Kolaka-------------------------------------180,30 euro
- Barboa------------------------------------6 euro
- Karpa-------------------------------------3 euro
- Black-bass--------------------------------9,02 euro
- Gainerako espezieak----------------------3 euro

Ornogabeen kalte ordainak
- Seinaledun karramarroa------------------12,02 euro
- Karramarro gorria edo paduretakoa------3 euro
- Karramarro berdea-----------------------24,04 euro

 
  Hoy habia 5 visitantes (7 clics a subpáginas) ¡Aqui en esta página!  
 
Este sitio web fue creado de forma gratuita con PaginaWebGratis.es. ¿Quieres también tu sitio web propio?
Registrarse gratis